Aralar Basauri


BERDINTASUN POLITIKEK EMAKUMEEK LAN DUINERAKO DUTEN ESKUBIDEA AHAZTEN DUTENEAN. KASU ARGIAK: ORDUÑAKO BAINUETXEKO LANGILEAK ETA TELEMARKETING LANGILEAK.
Abril 22, 2008, 7:48 am
Archivado en: General

2007eko abenduko 31tik, lan baldintzen egoera salatzeagatik eta hobeagoak aldarrikatzeagatik, kanporatutako 14 garbiketa-langileak hotelaren aurrean kontzentratzen dira Montenegro familiak, enpresaren zuzendaritza bezala, burututako lan eta lege bidegabekeria salatuz.<

Baina GRUPO MONTENEGRO ez da arduradun bakarra, interes partikularrek eta pribatuek, eraikin publikoen pribatizazioen eta abantaila ekonomikoen bitartez herrian agintzen duen alderdiaren (EAJ) babes politikoa dute. Interes hauek babesteko Ertzaintzaren babesa eta zaingoa bidali dute. Hau guztia, diru publikoarekin, hau da, herriaren diruarekin.

ARALARek, EAJ agintze erantzunkizuna duen lekuetan aurrera eramaten ari den pribatizazioen politikak eta interes pribatuei ondasun publikoen transferentzia salatu nahi ditu. Ricardo Gutierrez alkateari, bere erantzunkizuna onartu behar duela eta enpresari legea betearazi egin behar diola eskatzen diogu.

Emakumeek, lan-prekarietatea nola jasatzen duten beste adibide argi bat Telemarketing sektorea da. EAEn, 2500 emakume baino gehiagok lan egiten duten lan-sektorea da. Konkretuki, lan-egonkortasunari buruz, ia erabateko partzialitateaz, soldata ziztrinez, familia eta lana kontziliatuko lukeen lan-egutegi egonkor baten faltaz, bidaltzearen ondorioz kalte-ordainketa barregarriez eta abarrez ari gara.

ARALARen ustez, azaldutako egoera larria bada, are larriagoa, hau guztia, Euskal erakundeen babesarekin gertatzea da. Eusko Jaurlaritzaren Barne Saila eta Bilboko Udala adibidez, zerbitzu honen bezeroak dira. Bestalde, Euskal Erakundeak ere, BBK, Naturgas eta Euskaltel bezalako enpresen bazkideak dira, eta hauek ere zerbitzu hau erabiltzen dute. Azkenik, hau guztia berresteko, euren burua gizarte ekonomiaren eredutzat duten Fagor eta Eroski enpresak zerbitzuaren bezeroak dira ere.

Aipagarria deritzogu, aldez aurretik aipatutako zenbait enpresa Telemarketing enpresa berrien sortzaileen artean aurkitzen zirela eta ondoren, edozein erantzunkizun saihesteko deslotu egin zirela.

ARALARek, emakumeak izateagatik, bere babesa adierazi nahi die langile bezala dagozkien eskubideen urraketa jasatzen duten emakumeei. Baita ere, garapen pertsonalaren arlo guztietan benetako berdintasun politiken aldeko apostua eta konpromezua adierazten du.


Aún no hay comentarios por mucho
Deja un comentario



Deja un comentario
Línea y párrafo se rompe automáticamente, direcciones email nunca se muestran, permitido: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <pre> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>